Hernanik azken jardunaldira itxaron beharko du mailari eutsiko dion jakiteko. Azkenaurreko jardunaldian bana berdindu zuen Tolosaren aurka, Berazubin, eta orain postu bat galdu du sailkapenean 15garren kokatuz. Oraindik zenbat taldek galduko duten maila jakiteko dago. Hiru edo lau izan daitezke eta hernaniarrak azken laugarren kokatu dira, beraz arriskuan. 35 puntu dituzte hernaniarrek eta 33 puntu ditu azken hirugarrenak, Deustok. Gainera, Beti Gaztek eta Elgoibarrek irabazi egin zuten pasa den jardunaldian, eta beraz Hernani baino bi puntu gehiago dituzte sailkapenean, 37rekin.
Azken jardunaldian Hernanik Anaitasunaren (bederatzigarrena) aurka jokatuko du Zubipen.
Berazubiko partidua berdindua izan zen. Hernanik eskura izan zuen salbazioa 73garren minutuan Manex Goikoetxeak gola sartu zuenean, baina Tolosak 83garren minutuan berdindu zuen.
Euskal Ligako taldeak garaipenarekin amaitu du denboraldia
Bestetik, Euskal ligan Hernanik 2-1 irabazi zuen Anaitasunaren aurka, denboraldiko azken partidua. Azken sailkapenean bederatzigarren amaitu du Hernanik, sailkapeneko erdi-erdian. Momentu onak bizi izan dituzte hernaniarrek.
Jubenil nazionalak 0-2 irabazi zuen indartsuren aurka eta denboraldia zazpigarren amaitu dute. Denboraldi bikaina osatu dute hernaniarrek.
Preferentean 2-3 galdu du Mundarrok Getariakoren kontra eta denboraldia hamaikagarren amaitu du bere multzoan.