Oialumen jaialdia izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 17a, 00:00

Oialumen jaialdi ikusgarri bat antolatu dute gaurko. 12:00etan hasiko da herri kirol jaialdiarekin eta bertan lehiatuko dira Eneko Saralegi-Oihana Fernandez de Barrena, Malen Barrenetxea-Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' bikote aizkolariak eta Beñat Telleria harrijasotzailea. 14:00etan bazkaria izango da. 17:00etan erromeria Laja eta Narbaizarekin eta 19:00etatik aurrera Abiba diskojaia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!