EH Itzuliak trafikoan eragina, igandean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 14a, 00:00

Sorgintxulotik sartuko da Hernanira 10:30etan eta Astigarraga aldera joango dira.

 

Maiatzaren 18an, Euskal Herriko Itzulia (emakumeak) Hernanitik pasatuko da eta trafikoan eragina izango du. Lasterketa Galarretatik etorri eta Sorgintxulo auzotik sartuko da Hernanira, Latsunbe kalea kontrako norabidean hartu, Zinkoeneatik Akarregira eta Martindegitik Astigarragara.

10:30ak aldera pasatuko da lasterketa. Beraz, 10:00ak aldera errepidea itxiko da. Era berean, Sorgintxuloko tunela pasa ondoren, ezker aldeko aparkalekuak hustuko dira, Nere Borda parkearen sarreraino.

Udaltzainek eta Zikuñaga txirrindulari elkarteko bolondresen artean kontrolatuko da trafikoa eta mozketa. Lasterketak herria zeharkatu ostean, trafikoa normaltasunera itzuliko da. 10:45etarako bideak zabalik izatea espero da.

 

Ilar egunean ere eragina izango du

Hernanitik Astigarragara joango da Itzulia eta bertan ere eragina izango du. Foru Plazan Ilar Eguna ospatuko da eta gainera ordu horretan hasiko da gutxi gora behera, 10:35ak aldera. 10:00etako itxiko da errepidea eta hori kontuan hartu beharko dute hurbiltzen diren guztiak. Ganadua ere aurretik eraman beharko da. Hala ere, 10:50etan errepidea zabalduko da seguruenik eta normalatasunez ospatuko da Ilar Eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!