Bihar, Hernanin instalatuta dauden abixu-sistema akustikoak aktibatuko direla jakinarazi dute Euskal Jaurlaritzaren Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta Aveq-Kimika enpresa kimikoen euskal elkarteak. Goizeko 10:00etan aktibatuko dituzte larrialdi sirenak. Honelako jarduketak simulakroak dira. Era berean, jakinarazi dute sirenak aktibatzearekin batera, SOS Deiaken 'Alderantzizko 112' aplikazioa jarriko dela martxan.