Gaur jokatuko da, 18:00etan hasita Galarretan, Sagardoaren Txapelketaren bigarren jardunaldia. Aurreneko partiduan ariko da Endika Barrenetxea, Kemen Aldaberekin batera, bigarren garaipenaren bila. Aurrean izango dituzte Javier Urriza eta Iban Larrañaga, estreinako partidua dutenak. Bigarrenean, berriz, Aritz Zubiri goizuetarrak jokatuko du, Imanol Ansarekin, Josetxo Ezkurraren eta Aritz Juanenearen kontra.
Aurreko egunetan, bestalde, Erremontari Herriz Herri txapelketako partiduak izan dira Idiazabalen eta Zestoan. Idiazabalen jokatu zuten bailarako bi erremontistak, eta biek lortu zuten garaipena. Barrenetxea Aimar Jabalerarekin aritu zen, eta 15-5 eta 15-8 menderatu zituzten Ezkurra eta Larrañaga. Oier Apezetxea goizuetarrak, berriz, Jon Irazurekin batera lortu zuen garaipena, Ugaitz Susperregiren eta Ibai Martirenaren kontra (15-14, 8-15 eta 8-2).