Atzo iluntzera arte ez zuten berreskuratu argindarra, bailarako txoko askotan; besteak beste, Hernaniko zatirik haundienean. Bere eguneroko jardunari ekin dio bailarak gaur berriro, kalteak neurtzeko esperoan. Renferen tren zerbitzua ere martxan da berriro, eta gaurkoan doako txartelak eskainiko dizkie bidaiariei.