Kronikarik ez gaurkoan, itzalaldiaren eraginez

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 29a, 08:17

Iluntzera arte ez ziren bueltatu argindarra eta interneteko konexioa Hernanin, eta horrek erabat eten zuen Kronikaren jarduna, gaurko alea ezin argitaratzeraino. Bihar izango da kalean berriro.

Atzo eguerdiko itzalaldiak bete-beteko eragina izan zuen Urumea bailarako establezimendu, enpresa eta bulegoetan, eta Kronika ez zen salbu izan. Iluntzera arte ez ziren bueltatu argindarra eta interneteko konexioa Hernanin, eta horrek erabat eten zuen Kronikaren jarduna. Gauzak horrela, ezin izan dugu gaurko alea argitaratu.

Dena ondobidean, eta itzalaldiak arazo berririk sortzen ez badu gaurkoan, bihar izango da Kronika kalean berriro. Barkatu eragozpenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!