Bi literatur solasaldi eskainiko dituzte aste honetan bailaran; aurrenekoa Astigarragan izango da, eta bigarrena, aldiz, Hernanin. Gaur arratsaldeko 19:30etan, Edna O`Brien idazlearen Las chicas del campo liburuari buruzko solasaldia eskainiko du Juankar Landak. Erriberan izango da saioa, gaztelaniaz, eta partehartzea irekia eta doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hernanin, berriz, Aldous Huxleyren Un mundo feliz y nueva visita a un mundo feliz liburuari buruzko solasaldia eskainiko du Slawka Grabowskak, gaztelaniaz. Arratsaldeko 19:00etan izango da saioa, Biterin.