Oriamendik eta EITBk Erremontari saio aurkeztu zuten ostegunean Orona Fundazioaren areto nagusian. Saioaren barruan Sagardoaren Erremonte Txapelketa jokatuko da eta edizio berri honetan parte hartuko duten bikoteak eta sagardotegiak, edota kapitain berriak ere aurkeztu ziren. Horrez gain, Erremontari Herriz Herri izeneko herri-ekimena ere aurkeztu zen, herritarrei erremontea hurbilarazteko helburuarekin.
Aurkezpenean izan ziren bikote guztietako pelotariak eta kapitainak; Sagardotegi bakoitzeko ordezkariak; Babesle nagusien ordezkariak: Orona, Diario Vasco, Hernaniko Udala eta Donostia Turismoa; eta Joseba Urkiola Eitbko kirol zuzendaria.
Bost bikote indartsu eta Gorka Izagirre kapitain
Pasa den urtean sei bikotek jokatu zuten txapelketa, baina aurten bost bikotek jokatuko dute eta horrek txapelketaren maila nabarmen igoko du. Ondorengo erremontariek, kapitainek eta sagardotegiek osatzen dituzte taldeak:
Oialume Zar sagardotegia ordezkatuko dute Aldabe eta Barrenetxea IV.a bikoteak, Iñaki Lekuona izango delarik kapitaina. Barrenetxeak ez du inoiz txapelketa kuttun hau irabazi bere senitartekoek kudeatzen duten sagardotegia ordezkatuz.
Ansa II.ak eta Zubirik Aburuza sagardotegia ordezkatuko dute, Gorka Izagirre txirrindulari ohiarekin kapitain lanetan. Hau izan da iragarri zen berrikuntza nagusienetakoa. Gainera, pasa den urtean Aburuzak lortu zuen garaipena, baina Urriza eta Martirena izan ziren sagardotegia ordezkatu zuten erremontariak.
Bereziartua Patri Espinar kapitainak gidatuko du, Ezkurra II.a eta Juanenea bikotearekin.
Segurolak eta Azpirozek Alorrenearen izena eramango dute soinean Igor Arrutik gidatuta kapitain lanetan. Eta azkenik, Urrizak eta Larrañagak Petritegiren izenean jokatuko dute Aritz Altadill kapitainarekin.
Oso une berezia izango da modalitatearentzat, eta baita pelotari batentzat ere: Javier Urrizaren azken txapelketa profesionala ere izango baita, eta bere agurra ere testuinguru honetan iragarri da.
Astelehenean hasiko da txapelketa eta ekainaren 16an jokatuko da finala
Bost bikotez osaturiko txapelketaren lehen fase honetan, denek denen aurka jokatu beharko dute. Bost jardunaldi izango dituzte horretarako: Apirilaren 28an eta maiatzaren 5, 12, 19, eta 26an jokatuko dira eta jaialdi guztiak 18:00etan hasiko dira.
Ligaxkako sailkapena puntuen araberakoa izango da: 2-0 irabazten duenak 4 puntu lortuko ditu; 2-1 irabaziz gero hiru puntu batuko ditu; 1-2 galtzen duenak puntu bakarra poltsikoratuko du; 0-2 galtzen duenak ez du punturik izango eta 15 tantora iristen ez denak puntu negatiboa izango du.
Ligaxka amaitzerakoan, hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteek jokatuko dute playoff-a. Playoff-a ekainaren 3an asteartean jokatuko da, 18:00etatik aurrera.
Ligaxkan bigarren postuan geratzen den bikoteak eta playoff-a irabazi duen bikoteak jokatuko dute finalaurrea, ekainaren 9an, 18:00etatik aurrera.
Ligaxkan lehen postuan geratzen den bikoteak eta finalaurrea irabazi duen bikoteak jokatuko dute finala, ekainaren 16an, 18:00etan hasita. Partidu guztiak astelehenetan 18:00etan Galarretan jokatuko dira (salbuespen bakarra playoffa) eta ETB1en 22:30ean emitituko dira.
Teknologia eta ikus-entzunezko baliabideak
Erremontari emanaldia, pelotaren munduan, teknologikoki aurreratuena eta dinamikoena izaten jarraituko du. Aurten ere mantenduko da sakearen abisu-sistema: 30 segundo igarotzen badira, zigorrak aplikatuko dira. Pultsometroak ere erabiliko dira, eta pelotari bakoitzaren egoera fisikoa denbora errealean ikusgai egongo da telebistan. Pelotari bakoitzak mikroa ere eramango du soinean, estrategia guztia etxetik entzuteko aukera emanez. Diseinu bisualak, baita bikote bakoitzaren kamiseta berri eta bereziak. Oriamendi enpresak sortuak dira.
'Erremontari Herriz Herri' proiektuak hamabi herritan izango du presentziaHauek dira herriak: Idiazabal, Zestoa, Derio, Bergara, Urnieta, Lasarte, Lekunberri, Errenteria, Hernani, Altsasu, Arrigorriaga eta Zumarraga. Aurkezpenean Erremontari Herriz Herri proiektua ere aurkeztu zen. Erremontari Herriz Herri ekimen berriak Euskal Herriko 8 herritan izango du presentzia. Bertan, txapelketako parte-hartzaileek eta Oriamendiren gainerako profesionalek partiduak jokatuko dituzte herrietako pelotalekuetan. Data eta herriak (oraingoz baieztatuak) dira: Idiazabal (maiatzak 2); Zestoa (maiatzak 3); Derio (maiatzak 18); Bergara (maiatzak 24); Urnieta (ekainak 1); Lasarte (ekainak 13); Lekunberri (ekainak 20); Errenteria (ekainak 21); Hernani (irailak 19); Altsasu (urriak 17); Arrigorriaga (urriak 19), eta Zumarraga (abenduak 14). Sarrera doan izango dute ekimen honetan parte hartzen duten herrietako biztanleek Galarretara Erremontari saioa zuzenean grabatzen ikusteko: Herri bakoitzeko bizilagunek DNIa Galarretako leihatilan erakutsiz jaialdi baterako sarrera doan izango dute. |
EGITARAUA SAGARDOAREN TXAPELKETA Ligaxka 1go jardunaldia Apirilak 28. Galarretan, 18:00etan. 2. jardunaldia Maiatzak 5. Galarretan, 18:00etan. 3. jardunaldia Maiatzak 12. Galarretan, 18:00etan. 4. jardunaldia Maiatzak 19. Galarretan, 18:00etan. 5. jardunaldia Maiatzak 26. Galarretan, 18:00etan. Playoffa 3. eta 4. sailkatuak Ekainaren 3an. Galarretan, 18:00etan. Finalerdia Playoff irabazlea eta 2. sailkatua Ekainaren 9an. 18:00etan. Finala Finalerdiko garailea eta 1go sailkatuak Ekainaren 16an. Galarretan, 18:00etan. ERREMONTARI HERRIZ HERRI Maiatzak 2 Idiazabal |