Errenta aitorpenari buruzko hitzaldia eskainiko du GAZ emanzipaziorako zerbitzuak, datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 26a, 00:00

Modu telematikoan eskainiko du hitzaldia GAZek.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da online hitzaldia gipuzkoarrentzat, eta parte hartzeko ondorengo inkesta bete behar da: //acortar.link/1UTZcJ. Gazteei bideratutako hitzaldi honek, errenta aitorpenari buruzko funtsezko alderdiak ezagutzeko aukerak eskainiko ditu.

Datorren asteartean, Gipuzkoako gazteei errenta aitorpenari buruzko online hitzaldia eskainiko du GAZ emanzipaziorako zerbitzuak, eta antolatzaileek gazteei gonbitea helarazi diete. Saio honetan, errenta aitorpenaren funtsezko alderdiak ezagutzeko aukera izango dute bailarako gazteek. Era berean, zalantzak argitu eta informazio argia eta erabilgarria eskuratzeko tartea ere izango dutela nabarmendu du GAZ emanzipaziorako zerbitzuak. Eta gainera, hitzaldia eskainiko duten adituei galderak zuzenean egiteko aukera ere egongo da, «prozesu honi buruzko edozein zalantza argitzeko asmoz».

Beraz, interesa duen orok ondorengo inkesta bete beharko du: //acortar.link/1UTZcJ

 

Hiru lurraldetan, hitzaldi bana

GAZek errenta aitorpenari buruzko hiru hitzaldi eskainiko ditu hiru lurraldeetan; lehenengoa Bizkaian, bigarrena Gipuzkoan eta hirugarrena, berriz, Araban. Hernaniko, Astigarragako edota Ereñotzuko gazteek GAZek eskainiko duen hitzaldian parte hartzeko asmoa badute, asteartean dute horretarako aukera, arratsaldeko 17:00etan. 

 

Gazteentzat laguntza

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio, orientazio eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua da. Eta ondorengo helburua du: «etxetik atera nahi duzuen Euskadiko gazte guztiek informazio egokia eta nahikoa izatea zuen emantzipazio-ibilbidea erabaki ahal izan dezazuen. Modu honetara, bizitzarako eta garapen pertsonalerako proiektu autonomo bat hasi ahal izateko beharrezkoak diren tresnak izango dituzue».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!