Euskaraldirako prestatzen dabiltza Hernaniko eta Astigarragako batzordeak. Herria eta herritarrak giroan sartzeko balioko duten ekintzak izango dira, aurtengo edizioko leloak ongi adierazten duen moduan 'elkar mugituz egingo dugu' aurtengoa Euskaraldia ere: Rol jokoak, kultur ekintzak, euskaraldiko ekitaldia… denetik edukiko dugu aurten. Berezitasun moduan Hernanik eta Astigarragak ekitaldi bat antolatu dugu elkarlanean. Laister izango duzue ekitaldi horren berri.
Bertan parte hartzeko deia luzatu dute antolakuntzatik, adin guztietako herritarrentzako modukoak izango baitira.
EGINGO DIREN EKINTZAKASTIGARRAGAN Maiatzak 3, Rol jokoak Maiatzak 9, Euskaraldia andereño Rositarekin Maiatzak 10, Katana Maiatzak 15, Hasiera ekitaldi xumea Maiatzak 17, Euskaraldiko ekitaldia Maiatzak 21, Mintzodromoa Maiatzak 25, Bingoz bingo HERNANIN Maiatzak 9, Badator Euskaraldia (herriko ikastetxeen eskutik) Maiatzak 10, Girotze ekitaldia: Hamaikakoa, gonbidatuak, txistorra... Maiatzak 15 Txokolatada Maiatzak 16, Dultzaineroen kalejira Maiatzak 17, Astigarragako lagunekin batera, pilota partidua, bertsolariak, giza proba eta bazkari herrikoia Maiatzak 18, Kantu bazkaria - Txalaparta elkartearen eskutik Maiatzak 24, Gora musika! - Emanaldia Maiatzak 25, Amaiera ekitaldia |