Gaur hasiko dira Euskaraldiko txapak banatzen Erribera kulturgunean eta Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 26a, 00:00

Txapa eskuratzeko hurbildu zaitez Hernaniko eta Astigarragako postuetara.

Goizeko 12:00etatik 14:00etara bitarte izango dira Doberako kideak txapak banatzen, Astigarragan, berriz, arratsaldez banatuko dituzte kulturgunean, 19:00etatik 20:00etara.

Euskaraldirako txapa lortzeko modu bakarra egongo da Hernanin eta Astigarragan, gaur eta maiatzean zehar herriko auzoetan egongo diren postuetara hurbilduz. Euskaraldian zein modutan parte hartuko duzun adierazten duen txapak banatuko dira gaurtik maiatzaren 10a bitarte. Gaur Kaxko Elkarteko kideak Plaza Berrin izango dira goizeko 12:00etatik 14:00etara bitarte, eta Astigarragako arduradunak Erriberan izango dira txapa banaketa egiten, arratsaldeko 19:00etatik 20:00ak bitarte.

Auzoz auzo elkarte ezberdinek jarriko dituzte postuak Hernanin eta Astigarragan. Dobera Euskara Elkarteko kideak Maiatzaren 7an Urbieta kalean eta maiatzak 10ean Tilosetan, Kaxko Elkartearekin batera, jarriko dute postua. Doberak parte hartzen duen egunetan, txapa eskuratzeaz gain, Euskaraldiko zenbait produktu ere eskuratu ahal izango dituzte herritarrek: banderolak, tote bag-ak eta kamixetak. Astigarragan ere egongo da materiala erosteko aukera, lanpasak, banderolak eta tote nag-ak, besteak beste.

POSTUAK, NOIZ ETA NON

ASTIGARRAGAN

Apirilak 26, larunbata
Erriberan, 19:00-20:00

Maiatzak 9, ostirala
Herri Eskolan, 16:15-17:30

Maiatzak 10, larunbata
Joseba Barandiaran plazan, 11:30-13:30

HERNANIN

Apirilak 26, larunbata
Plaza Berrin, Kaxko Elkartearen eskutik, 12:00-14:00

Maiatzak 3, larunbata
Bidebieta plazan, Zelabide Elkartearen eskutik, 12:00-14:00

Maiatzak 6, asteartea
Bidebieta plazan, Zelabide Elkartearen eskutik, 16:30-18:30

Maiatzak 7, asteazkena
Tilosetan, AEK euskaltegiaren eskutik, 17:30-19:30

Maiatzak 8, osteguna
Txantxillako plaza, Txantxillako Auzo Elkartearen eskutik, 17:00-19:00

Maiatzak 10, larunbata
Tilosetan, Kaxko Elkartearen eskutik, 12:00-14:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!