Larunbatean amaituko da Trabuko Bidea

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 22a, 00:00

Laugarren eta azken etapan Oteizatik Iruñeara eginen dute 11,6 kilometroko ibilaldia.

 

Trabuko Bidean, ibiltariek laugarren eta azken etapa dute begiz jota. Laugarren etapa larunbatean izanen da Oteiza eta Iruñea artean. 11,6 kilometroko ibilbidea du laugarren eta azken etapak. Hiru ordu eta erdi inguruko itzulia izanen da. Irteera goizeko 09:30etan dago iragarrita Oteizako plazatik eta hamaiketakoa eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Itzulera, 18:00etan izanen da Iruñeatik. 

65 plazako autobusa izanen da Oteizara joateko eta Iruñeatik bueltatzeko. Oraingoan Urumea ibaiko bizilagunak elkarrekin joanen dira.

Joateko: Hernani- Ereñotzu- Goizueta- Oteiza; bueltatzeko: Iruñea- Goizueta- Hernani. Hernanin bi herrietako autobus geltokian izanen da autobus zerbitzua, 07:30etan. Ereñotzun 07:45etan hartuko ditu ibiltariak eta Goizuetan 08:30etan.

Autobusan tokirik gabe gelditzen direnak, bere kabuz autoekin moldatzen badira, parte har dezaketela garbi utzi nahi dute antolatzaileek.

Bazkaria ere antolatu dute. Geltoki jatetxean izanen da, 14:30etan, eta hemen toki gehiagorekin kontatzen dute, berez 120 lagunentzako kabida du eta ez dute arazorik aurreikusten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!