Urumea bailarako eliza guztietan ospatu zuten, atzo, kristautasunaren jaiegun garrantzitsuenetako bat. Pazko igandea izanik, Jesusen berpizkundea ospatzeko mezak egin zituzten, eta bailarako elizetara jo zuten kristau fededunek. Zazpi elizkizun egin zituzten bailaran, denera.
Hernanin, esaterako, eguerdian egin zuten Pazko igandeko hirugarren elizkizuna San Joan Bataiatzailea parrokian, eta dozenaka herritar bildu ziren bertan, adin guztietakoak.
Pazko astelehena da gaurkoa, jaieguna; baina atzokoekin bukatu ziren Aste Santuko elizkizunak bailaran.