Bihar zabalduko dute Haurreskoletako apirileko izenemate aldia, 2025-2026 ikasturterako. Maiatzaren 9ra arte izango da aukera, internet bidez zein presentzialki. Maiatzaren 6tik 14ra bitarte jaiotako haurren kasuan, berriz, maiatzaren 23ra arte luzatuko dute horretarako epea.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo tutoreek eskatu dezakete plaza Haurreskolak Partzuergoko zentroetan; tartean, Astigarragako eta Hernaniko Haurreskoletan. Astigarragan 32 plaza izango dira 0 urtekoen gelan, eta 28 plaza daude hutsik urte batekoen gelan. Hernanin, berriz, 48 plaza dira 0 urtekoetan, eta 30 plaza huts daude urte batekoetan.
Informazio guztia eskura dago Haurreskolak Partzuergoaren webgunean (haurreskolak.eus).