Pazko igandeko mezekin emango diete bukaera gaur, bailara osoan, Aste Santuko elizkizunei

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 20a, 00:00

50 lagun inguru elkartu dira aurtengo guruzbidean Hernanin, Santa Barbarako ermitara igotzeko.

Denera zazpi elizkizun izango dira gaurkoan Urumea bailarako elizetan, Aste Santuko ospakizunak bukatzeko.

Eguzki goxoaren babesa izan zuten Ostiral Santuko guruzbideek, herenegun. Hernanin, esaterako, 50 bat lagun elkartu ziren, Santa Barbarako ermitara igotzeko, bideko gurutze bakoitzean geldialdia eginez, pasarte bana irakurri eta errezatzeko tartea hartzeko.

Aste Santuko elizkizunek segida izan zuten atzokoan, Urumea bailarako elizetan; eta gaur emango diete bukaera, Pazko igandeko mezekin.

Hernanin hiru izango dira gaurko elizkizunak. 09:30etan egingo dute aurrenekoa, San Jo­an Bataiatzailea parrokian. Ondoren, San Jose Langilean egingo dute meza, 11:00etan; eta parrokian berriro eguerdiko 12:00etan.

Ereñotzuko San Antonio elizan, berriz, goizeko 10:00etan izango da Pazko igandeko meza.

Ia ordu berean izango da Astigarragan ere, 10:30etan egingo baitute Pazko meza nagusia, Andre Maria elizan.

Ordu horretantxe, 10:30etan, penitentziko sakramentua izango dute Aranon, eta 11:00etan egingo dute meza San Martin elizan. Eta Goizuetan, azkenik, eguerdiko 12:00etan izango da Pazko igandeko elizkizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!