Igande honetan, Aberri Eguna dela eta, manifestazioa antolatu du EH Bilduk Iruñean. Autobusean joan nahi dutenek Garin tabernan eman behar dute izena, 10 euroren truke (5 euro langabetuak). Autobusa 09:00etan aterako da Astigarragatik, eta Hernanin eta Urnietan egingo ditu geldialdiak. Itzulera arratsaldeko 20:00etan izango da.