Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren ezohiko batzarrak Azahara Dominguez presidenteak hobariak urte amaiera arte mantentzeko egindako proposamena onetsi zuen pasa den astean. Azahara Domínguez berak jakinarazi zuenez, «adingabeen doakotasuna 14 urtera arte luzatuko da (adin hori barne), 25 urte arteko pertsonek %50eko deskontua izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek %40ko hobariak iznago dituzte».
Azahara Domínguezek azaldu zuenez, uztailaren 1etik aurrera ezarritako Estatuko neurri berriek %40ko hobaria ezartzen dute abonuak eta erabilera anitzeko tituluak erabiltzen dituzten erabiltzaileentzat (horien artean MUGI txartela). Kostu horren %20 Gobernu zentralak ordainduko du, eta gainerako % 20a, berriz, toki-administrazio eskudunek. «Albiste bikaina da Gipuzkoak urte osoan zehar garraio publikoan deskontuak izaten jarraitu ahal izatea. Izan ere, milaka familiarentzat aurrezpen oso garrantzitsua izateaz gain, gure gizartean mugikortasun iraunkorreko ohiturak finkatzen jarraitzeko aukera emango du», nabarmendu zuen GGLAko presidenteak.
Gazteengan eta kolektibo ahulenetan jartzen du arreta
Azahara Domínguezek nabarmendu zuenez, «berriro berretsi dugu kolektibo ahulenekin dugun konpromisoa, hala nola gazteekin». Ildo horretan, 14 urte arteko adingabeentzako garraio publikoa doakoa izateaz gain (12 urtetik beherakoek garraio publikoaren egiturazko doakotasuna dute), gazteek MUGI txartela kargatzean jasotzen dituzten %25eko hobariak gehitu behar zaizkio».
Azahara Dominguezek gogorazi zuen: «Mugirekin Gipuzkoako garraio publikoaren erabiltzaileek abantaila gehigarri ugari dituztela, hala nola erabileragatik deskontuak, doakotasunera iritsiz hileko 50. bidaiatik aurrera; doako transbordoak sistema hau osatzen duten operadoreen artean; hobariak kolektibo berezientzat eta doakotasuna mendeko pertsonen laguntzaileentzat, besteak beste».