Ekain Lizeagak eta Iker Salaberriak galdu egin dute Buruz Burukoan ligaxkako lehenengo partidua

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Iker Salaberriak galdu egin du lehenengo partidua.

Astigartarrak 22-2 galdu zuen Joanes Bakaikoaren aurka Oguetan. Goizuetarra estuago, 18-22 erori zen Iraitz Zubizarretaren kontra Labriten. Bigarren jardunaldian irabazi beharra dute txapelketan bizirik jarraitzeko.

 

Ekain Lizeagak eta Iker Salaberriak ez dute nahi bezala hasi Serie Bko Buruz Buruko Txapelketako ligaxka. Final laurdenetan bi multzotan banatu dituzte zortzi pelotariak eta lehenengo multzoan Ekain Lizeagak 22-2 galdu zuen, Oguetan, Joanes Bakaikoaren aurka. Beste partiduan Aldabek 22-18 garaitu zuen Egiguren V.a. Beraz, hurrengo jardunaldian, apirilaren 21n Lizeagak eta Egigurenek jokatuko dute elkarren aurka Beotibarren.

Beste multzoan Iker Salaberriak 18-22 galdu zuen Iraitz Zubizarretaren aurka. Talde honetan, lehenengo jardunaldia, Agirre eta De la Fuentek itxiko dute larunbatean, Lekeition. 

 

Grabni txapelketan, lautik hiru garaipen

Gipuzkoa ordezkatuz, bailarako pelotariek lautik hiru garaipen lortu dituzte Grabni txapelketan. Eskuz banaka, 22 urtez apzikoetan, Eñaut Lizeagak 5-22 irabazi zuen Errioxaren aurka. Beste hiru partiduak trinketean jokatu zituzten. Jon Jarak garaipena lortu zuen 18-40, baita Oier Gurutzealdek, Tabernarekin batera (8-40). Porrot bakarra Xabier Barandiarena izan zen 24-40.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!