Mikel Arroiok jantzi du txapela, Minerren eta Etxebesteren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Joxe Mari Etxebeste, Mikel Arroio eta Ibon Miner, Gabiriko tiraldia bukatuta.

Urumea bailarako bolariek osatu zuten Gipuzkoako Kopako podiuma, gizonezkoen sailkapenean.

Urumea bailarako bolarien artean jokatu zuten Gipuzkoako Koparen txapela, eta Mikel Arroio nagusitu zen azkenean, denera 178 brila botata. Ibon Miner izan zen bigarren, eta Joxe Mari Etxebeste hirugarren, biak ere 174 brilarekin. Horrela, Urumea bailarako bolariek osatu zuten gizonezkoen podiuma, bere osotasunean.

Ibon Miner iritsi zen lider azkeneko tiraldira, baina ez zuen bere egunik onena izan Gabirin (38 brila), eta aurrea hartu zion Arroiok, 43 brila botata. Etxebestek, berriz, 41 brila bota zituen Gabirin. Aner Miner ere garaipenaren lehian zen azkeneko tiraldiaren faltan, baina ezin izan zuen parte hartu Gabirin.

Emakumezkoetan, Rosa Santos astigartarra izan zen bailarako onena, bosgarren, 119 brilarekin; eta postu bat gora egin zuen Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak (75 brila) Gabirin, zortzigarrenera. Garbiñe Alustizak jantzi zuen txapela azkenean, sailkapena iraulita: 38 brila bota zituen Gabirin, Olatz Larrañaga liderrak baino 13 gehiago; eta brila bakarreko aldearekin nagusitu da.

Toka tiraldia ere izan zen Gabirin, eta Antonio Amundarain nagusitu zen, 16 bider jota burnia. Leandro Miner ereñotzuarra izan zen bailarako onena beste behin, bederatzirekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!