Aitzol Apalantza pilotuak eta Alain Agirre kopilotu ereñotzuarrak Euskal Herriko Rally txapelketako aurreneko proba irabazi zuten, apirileko lehenengo asteburuan, Bizkaian. II. Urdaibai Rallyan lortu zuten garaipen garrantzitsua. Ibilbidea 50 minutu eta 49 segundutan amaitu zituzten Skoda Fabia Rally 2 Evorekin. Bigarren izan ziren Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti.