Hazilanen izena emateko epea, apirilaren 22ra arte

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 14a, 00:00

Beterri-Buruntza mankomunitateak jarri du martxan, kualifikazio ertain-altua duten langabeen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko.

 

Hazilan+ programan izena emateko epea zabaldu da apirilaren 22ra arte esteka honetan: https://goo.su/S6WHm0. Beterri-Buruntza mankomunitateak jarri du martxan, kualifikazio ertain-altua duten langabeen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin. 

Hazila + programaren Osatu izeneko ibilbidearen baitan berrikuntzarekin eta garapen pertsonalarekin lotutako gaitasun pertsonalen entrenamendu-programa (80 ordutako formakuntza bidez maiatzetik ekainera bitarte) eta enpresako praktikak (2-9 hilabete artekoak ekainetik aurrera) eskainiko dira.

 

Kualifikazio ertain-altua dutenentzako

Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren, langabezian dauden eta lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua dago.

Titulua lortu berri duten pertsonentzat (erdi-mailako eta goi-mailako LH, unibertsitate-gradua edo unibertsitate-ondokoa), lan-esperientziarik edo lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez dutenentzat. Langabezian dauden pertsonentzat eta lan merkatuan berriro txertatzeko zailtasunak dituztenentzat. Zaintza-lanengatik edo beste arrazoiengatik lan mundutik kanpo egon direnak.

Informazio gehiagorako: enplegua@beterriburuntza.eus helbidera idatzi edo 943 244 523 / 747 441 752 telefonoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!