Hernaniko EH Bilduk dei egin nahi die hernaniar guztiei apirilaren 20an Iruñean ospatuko den Aberri Egunean parte hartzeko. Horretarako aukera dute hara joateko antolatu diren autobusetan izena emateko, Garin tabernan. Autobusak Astigarragatik irtengo dira 09:00etan, eta 09:15etan Hernanin eta 09:30etan Urnietan jendea hartu ondoren, Iruñera abiatuko dira. 12:00etan manifestazioa egin ondoren, egun osoko egitaraua izango da bertan. Autobusak 20:00etan itzuliko dira Iruñetik Urnieta, Hernani eta Astigarragara. Autobusaren prezioa 10 eurokoa da, eta 5 eurokoa langabetuentzat.