Erribera kulturgunean gaur bi pelikula eskainiko dira. 16:30etan Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen egunean gaztetxoentzat izango da eta 19:00etan, Misericordia helduentzat. Biterin, 16:45etan Diplodocus proiektatuko da eta 19:30etan, Tierra de nadie, helduentzat. Bihar ere azken pelikula hau eskainiko dute ikuslearen egunean.