Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak Leitzan izan ziren ostiralean emanaldi batean. Aralar Musika Eskolarekin burutzen ari diren elkartruke baten barne Hernaniko ikasleek emanaldi bat eskaini zuten Leitzako Herri Aretoan.
«Udazkenean Aralar Musika Eskolako ikasleek bisita bueltatuko digute», dio Roberto Pacheco irakasleak. Aralar Musika Eskola Leitza, Lekunberri, Goizueta, Larraun... herrien amankomuneko musika eskola da. Eskola honetan hernaniar bat baino gehiago daude irakasle bezala: Satxa Soriazu, Iñigo Montero eta Dani Narbarte.
Oliver Cabrera Sanchok lehenengo saria Euskadiko musikari gazteen lehiaketan
Bestetik, Oliver Cabrera Sancho hernaniarrak irabazi du lehen sarietako bat Gasteizen egiten den Euskadiko musikari gazteen lehiaketan. Donostiako Musika kontserbatorioan profesional ikasketak egiten ari da, baina Hernaniko Musika Eskolan Maribel Insaustirekin orkestrara ere joaten da.
Gainera Donostiako kontserbatorioko zuzendaria da Hernaniko Musika Bandan ere zuzendari den Jorge Pacheco hernaniarra. Donostiako Kontserbatorioko ikasleek bederatzi lehenengo sari, bost bigarren sari eta bederatzi ohorezko aipamen izan zituzten, emandako sarien %35a eskuratuz.