Aisialdirako aukera dibertigarriak, inguruko jolas parkeetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 12a, 00:00

Igeldoko funikularra.

Igeldoko parkea, Aiamendi Parkea eta Izar Park bezalako espazioek, jolaserako eta osasunerako tartea eskaintzen dute, eta ederrak izan daitezke Aste Santuan bisitatzeko.

 

Aste Santua askorentzat opor garaia da, eta aukera paregabea familian plan eder bezain osasungarriak egiteko, aire librean. Horretarako, hiru plan ezberdin ekarri ditugu gurera: Igeldoko parkea, Aiamendi parkea eta Izar Parkea.

Lehenengo plana, klasiko bat da: Igeldo parkea. Belaunaldiz belaunaldi gozatu den klasikoa da. Izan ere, parke tematiko honek badu zerbait magikoa, batik bat etxeko txikientzat: atrakzio zaharrek nostalgia ukitua ematen dute; hala nola, Suitzar mendia eta Labirinto haundia. Nostalgiaz gain, ikuspegi ikusgarria eskaintzen du Donostiako badiara. Igeldoko parkea hautaketa ederra izan daiteke Aste Santurako, Funikularra hartu eta egun eguzkitsu bat gozatzeko aukera familiarekin. 

Oporraldietarako beste plan bat izan daiteke, Oiartzuneko Aiamendi Parkea. Gune honetan ere atrakzioak dira nabarmentzekoak; hala nola, txirristak, labirintoak eta bolatxoen igerilekua. Gainera, Aiamendi Parkeak, jolaserako eremuaz gain, badu kirolaz gozatzeko rokodromoa ere. Haurrak zilipurdika dabiltzan bitartean, gurasoak kanpoan egoteko tartea dute, parkeko kafetegian esaterako. Urtebetetzeak ospatzeko ere aukera ederra eskaintzen dute. 

Azken aukera Izar Park parkea da. Espazio hau, izarretan oinarritutako jolas eremua da, eta jolasaren garapena bultzatzen dituzten erronkez beteta dago. Etxeko txikientzat eta gaztetxoentzat aukera paregabea izan daiteke egunerokotasuneko teknologiez aldentzeko. Jolasez gain, gune honetan ere urtebetetze festak ere antolatzen dituzte, zenbait menurekin.

Parque de Atracciones Monte Igueldo

 

100 urtetik gorako historiarekin, Donostiako Igeldo Mendiko Jolas Parkeak hainbat atrakzio ditu adin guztietarako, era guztietako sentsazioak dastatzeko:

Suitzar Mendiaren emozioa bizi dezakezu (hainbat belaunaldiren gozamena egin duena) Labirinto Handian geratu edo lehiatu zure lagunekin trebetasun-jolas dibertigarrietan.

Ausartenentzat, «Canopy Donosti Aventura» ren tirolinak eta erronkak derrigorrezko bisita dira.

Donostiak Igeldo menditik duen panoramika mundu osoan ezaguna den irudi bat da, eta badiaren gaineko ikuspegiez gozatzea, «Gastro-Bar Nueve Leguas» tabernako terrazan pintxo bat hartuz.

100 urte baino gehiagoko historia duen funikularra da Igeldo mendira igotzeko modurik ezagunena. Egurrezko bagoiek denboran zehar garraiatuko zaituzte, duela hamarkada asko kasinoko eta dantzalekuko bisitariek erabiltzen zituzten berberak baitira.

TARIFAK

-Funikularra: 4,75€ helduak - 2,50€ 7 urtera arteko haurrak
-Barruti/miradorera sarrera: 2,50€
-Atrakzioak: 2,30 € eta 3,00 € bitartean

11:00 - 14:00
15:30 - 20:00

 

monteigueldo.es
Igeldo ibilbidea 183,
20008 Donostia
943 21 35 25

 

 

Argazkia

Oiartzunen dagoen aisialdi-zentro honek adin guztietako haurrentzako jarduera ugari eskaintzen ditu. Bere atrakzio nagusien artean, txirristak, labirintoak eta bola igerilekuak dituen txiki park zabal bat dago; eskalada maite dutenentzako rokodromoak; ohe elastiko ugari dituen tranpolin park bat; tirolina zirraragarri bat; eta futbol eta saskibaloi zelaiak.

Txikienentzat, 1 eta 3 urte bitartekoentzat, lehen abenturetarako diseinatutako Baby Park bat dute.

Haurrek gozatzen duten bitartean, gurasoak erlaxatu egin daitezke parkeko kafetegian, familia osoarentzako mahai eremu zabala duena.

Aiamendi Parkeak urtebetetzea ospatzeko aukera ere eskaintzen du, animazioaz, jolasez eta jarduerez arduratuz, haurren dibertimendurako pentsatutako ingurune batean.

 

ORDUTEGIA

Ostegun eta ostiraletan:
17:00 - 20:00
Larunbat, igande eta jaiegunetan:
11:00 - 13:00/ 17:00 - 20:00

 

aiamendi.eus
Zuaznabar Kalea,
20180 Oiartzun
943 28 53 89

galaxy-park-donostia-

Izar Park izarretan inspiratutako txikipark bat da, 0 eta 12 urte bitartekoei zuzendua.

Gorputz-hezkuntzan duten prestakuntza dela-eta, jolasaren garapena bultzatzen dituzten erronkez beteta dago parkea. Erronka hauek gaindituz, haurrak konfiantza eta autoestimu handiagoa lortuko du.

Izar Parkek aisialdirako aukera osasungarria eskaintzen du, gizartean geroz eta integratuagoak dauden teknologia berrien ihesbide moduan.

Gainera, haurrak dibertitu bitartean, helduek bertako taberna-kafetegiaz gozatu dezakete, familia osoarentzat pentsatutako espazio atsegin batean.

Horrez gain, Izar Parkek 3 orduko urtebetetze jaiak eskaintzen ditu, hainbat menurekin: snackak, edaria eta postrea.

Joan aurretik, online erreserbak egitea gomendatzen da, lekua ziurtu ahal izateko.

 

ORDUTEGIA

Asteazken, ostegun eta ostiral
17:00 - 20:00

Larunbat eta igande
11:00 - 13:00
15:45 - 17:15
18:00 - 20:00

 

www.izarpark.eus
Fernando Mugica kalea, 13
20018 Donostia
942 15 63 43

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!