Badatoz Aste Santuko oporrak, arnasa hartu eta lasaitzeko egunak. Plan ezberdinak egiteko oporrak izaten dira, batzuek kirola praktikatzeko aprobetxatzen dute, besteek abentura parkeetara joateko, hainbatek bidaiatzeko, baina beste askok, burua eta gorputza erlaxatzeko hautua egiten dute. Egunerokotasunak sortzen duen estres eta tentsioa lasaitzeko une ezin hobeak dira.
Arnasgune izan daitezkeen espazio horien bila ibiltzen dira asko, naturan kokatzen direnak, urarekin harremanetan daudenak, leku isolatuak eta espazio lasaiak izan ohi direnak. Horretarako leku aproposak izaten dira bainuetxeak, spa guneak edota masaje lekuak.
Ongizate zentroak izugarrizko arrakasta izaten dute opor garaian, aukera paregabeak baitira gorputza eta burmuina lasaitzeko. Gainera, gaur egun, ongizate zentroak oso prestatuta dauden zentroak izaten dira, bainu bat hartzetik haragoko zerbitzu bat ematen baitute. Aukera bat baina gehiago dago gorputzeko atal ezberdinak sakonean tratatzeko, beraz, bainuetxeek konbinazio horrekin egiten dute bat, erlaxazio konpletu bat izanik helburu, mentala eta fisikoa. Donostiako La Perla talasoterapia eta ongizate zentroa adibide garbia da. Erreferentziazkoa da Europa osoan, eta duen leku pribilegiatua azpimarratzen dute askok: Donostiako Kontxako hondartzan bertan kokatzen da bainuetxea, bertarako zuzeneko sarbidea izanik.
Ur termalek eta mineralek benetako berrikuspen emozionala eta fisikoa eskaintzen dutela ziurtatu dute adituek. Ur horiek estresaren ondoriozko gihar-tentsioa askatzen laguntzen dute, zure burua goxatzearekin batera. Bestalde, sauna eta hammam guneek ere gorputza lasaitzen dute, eta ingurune lasai batean arnasketa sakonak egiten laguntzen dute. Arreta espezializatua jasotzen den zentroak izaten dira, uraren boterea eta ingurune naturalaren edertasuna uztartzen dituztenak.
Bainu bat hartzetik haragoko zentroak
Baina bainuetxeak ez dira uretan erlaxatzeko guneak soilik. Denetariko tratamenduz eta zerbitzuz osatzen dira. Tratamendu espezifikoak eskaintzen ditu Donsotiako zentroak, gela indibidualetan. Osasuna eta edertasuna zaintzeko azken teknikekin pertsonalizatutako programak eskaintzen dira: aparatologia aurreratua, kosmetika esklusiboa eta talde kolegiatuarekin. Gimnasioa ere badu, areto panoramikoa, makinarik onena eta lan metodo propioa duten profesional askoren esperientzia biltzen dituena. Eta noski, gastronomiaz gozatzeko aukera ere badu zentroak, funtsezko bi zentzumenekin lotzen dena: produkturik onenarekiko gustua eta paregabeko badia baten ikuspegia.
Denetariko esperientzia hauekin, ongizate osorako aukerak zabaltzen dituzte ongizate zentroek.
Sendatzen duen ozeanoaLa Perla Europako talasoterapia-zentro handienetako bat da, Kantauri itsasoaren parean kokatua. Igerilekuak, jacuzziak, saunak eta ur-oheak dituen zirkuitu oso bat eskaintzen du, itsas ingurunearen onura terapeutikoak aprobetxatzen dituena. Talasoterapiak itsasoko ura bezalako elementuak erabiltzen ditu ongizate fisikoa eta mentala hobetzeko. La Perlan bi ibilbide proposatzen dira: bat muskuluak aktibatzeko eta bestea erlaxatzeko. Gainera, gida espezializatuek erabiltzaileei laguntzen diete zirkuituaren erabilera pertsonalizatua eta segurua egiteko.
ESPERIENTZIA KONBINATUAK Zeure buruari une batez ekitea funtsezkoa da gorputza eta burua orekatzeko. La Perlako Osasun Arloak ongizaterako pentsatutako espazio bat eskaintzen du, itsasoko uretan hidromasajeak, estalki naturalak eta masajeak bezalako teknikak konbinatzen dituzten terapiekin. Horiek talde profesionalaren ezagutzarekin eta zaintzarekin osatzen dira. Hauek dira zerbitzuak: itsasoko uretako terapiak, talasoterapia, masoterapia, fisioterapia eta errehabilitazioa, etorkizuneko amentzako arreta, dietetika eta nutrizioa.
LASAITASUN ETA EDERTASUNA La Perlako Edertasun arloak gorputza zaintzea du helburu, tratamenduen emaitzak ikusi ez ezik, sentitu ere egin daitezen. Esperientzia profesionala abangoardiako teknologiarekin eta goi-mailako itsas produktu kosmetikoekin konbinatzen du. Tratamenduen artean daude adinaren aurkako aukerak, tinkatzaileak, zelulitisaren aurkakoak, erreduktoreak, esfoliatzaileak eta orubeak, baita behar estetiko bakoitzera egokitzen diren programa pertsonalizatuak ere.
LA PERLA JATETXEA Jatetxe nagusiak hurbileko euskal sukaldaritzan oinarritutako esperientzia gastronomikoa eskaintzen du, bertako eta sasoiko produktuekin, tradizioa eta berrikuntza uztartuz. Glutenik gabeko aukerak ditu, barazkijaleak eta dieta espezifikoetara egokituak, zentroaren filosofia osasungarria islatuz. Gainera, talasoterapiako zirkuituekin eta tratamenduekin konbinatu daiteke, Delicatessen esperientzien barruan. Jatetxea ere ezin hobea da topaketa intimoetarako edo ekitaldietarako, espazio moldakorrekin eta talde espezializatu batekin. Denboraldiko menua (astelehenetik ostiralera) eta dastatze-menua (egunero) eskaintzen ditu, biak jantoki panoramikoan zerbitzatuak.
ORDUTEGIA Larunbata Igandea
Kontxako Paseoa z/g 20007 Donostia |