Aste Santuko aisialdia lagunekin, Albaolako Itsas Faktorian eta Donostiako 'Escape Street'ean

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 12a, 00:00

'Escape Street'ak Donostiako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du.

Ate joka dugu Aste Santua, eta betiko planak egin beharrean familiarekin edota bikotekidearekin, lagunekin aisialdia pasatzeko zenbait aukera eskainiko ditugu azpiko testuetan. Lagunarteko une ederrak pasatzeko bi aukera paregabe daude; batetik, Pasaia San Pedroko Albaola Itsas Faktoria; eta bestetik, Donostiako Escape Streeta. 

 

Aste Santua normalean familiarekin edo bikotekidearekin lotzen dugu, lagunak alde batera utziz. Horregatik, lagunekin Aste Santuko oporretan egin daitezkeen zenbait ideia interesgarri dauzkagu, izan ere, horrelako jarduerek lagunen arteko harremanak areagotzen dituzte Aste Santuko oporretan oroitzapen zoragarriak sortuz.

Aste Santuko oporrak ez dira bakarrik egonaldirako une lasaia, lagunartean partekatzeko eta abentura berriak bizitzeko aukera ezin hobeak ere badira. Opor egun hauetarako antolatzen diren aktibitateek, lagunarteko lotura sakonagoak sortzen dituzte, eta horren adibide dira;  Pasaia San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Donostiako Escape Streeta. 

Albaolako Itsas Faktoriara joatea lagun taldearekin egiteko plan ezin hobea izan daiteke. Bertan, itsas kulturaren eta itsasontziaren inguruko historia ezagutzeko parada eskaintzen dute. Ikasteaz gain, Albaolako Itsas Faktoria-n, lagunek elkarrekin hainbat ekintza egiteko aukera izango dute; besteak beste, itsasontzi tradizional bat berreraikitzean parte hartzea, itsas munduari buruzko azalpenak jasotzea edo are gehiago, 'San Juan' itsasontziaren erreplikaren inguruko informazio eta historia ezagutzea, eta Pasaiako badiatik nabigatzea. Kultura eta historia uztartzeko aukera ederra eskaintzen du Albaolak.

Pasaiaz gain, Donostian ere bada lagunartean arratsalde dibertigarri bat pasatzeko aukera ematen duen ekintza: Escape Street. Kultura eta abentura uztartuz, Donostiako hiriko kaleetan jolasteko eta arazoen konponbideak aurkitzeko aukera ematen du Escape Steetak. Puzzleak eta erronkak gaindituz, helburua izango da misterioak argitzea, eta egoera desberdinetan taldea gidatzea, merkatariaren erloju magikoaren misterioa argitzen.

Hiriko kaleetan murgilduz, historia, arte eta kultura ere ezagutuko dute, Donostiako arkitektura eta giro bereziez disfrutatuz. 

Lagunarteko harremanak sustatzeko, 'Escape Street' eta Albaola Itsas Faktoria

Escape Street eta Albaolako Itsas Kultur Faktoria bezalako planek, lagunarteko harremanetan konfiantza eta dinamismoa sustatzen dute; izan ere, taldeko kide bakoitzak bere ideiak, soluzioak eta ekarpenak eskaintzen ditu eta horrek loturak estutzeko aukera ematen du. Beraz, Aste Santuko oporrak lagunekin pasatzeko gogoz egonez gero, bi aukera hauek ederrak dira!

Denboran bidaia

Noizbait denboran bidaiatzea amestu baduzu, Albaolan egin dezakezu. Hemen, Pasai San Pedron, piezaz pieza eraikitzen ari dira San Juanaren erreplika, XVI. mendeko euskal baleontzi bat. Benetako itsasontzi bat da, duela 500 urteko teknika berberekin landutako egurrezko pieza bakoitzarekin.

Izugarrizko historia duen itsasontzia izan da San Juan. Pasaian eraiki zen, eta 1565ean Ternuarantz (Kanada) abiatu zen baleak ehizatzera. Baina etxera itzultzeko prest zegoela, balearen olio preziatuarekin kargatuta, ekaitz batek hondoratu egin zuen Red Bay-n. Ur azpian geratu zen 1978ra arte, Parcs Canadako arkeologo urpekari taldeak aurkitu eta dokumentatu zuen arte. Ia 500 urte geroago, Albaola Itsas Kultur Faktorian berriz bizitzera ekarri dute.

Oso gutxi falta da berriro itsasora irteteko, baina oraindik garaiz zaude zure begiekin ikusteko. Egurraren usaina sentitu, arotzak azken ukituak ematen nola ari diren ikusi eta ezagutu ezazu duela bost mende horrelako itsasontziak nola eraikitzen ziren. Lagunekin ala familian bizitzeko esperientzia paregabea!

ASTE SANTUKO ORDUTEGIA
Apirilaren 17tik 21era
10:00 - 14:00
15:00 - 19:00

 

Ondartxo 1, 20110 Pasai San Pedro
albaola.org | 943 39 24 26

Abentura hirian

Ezagutu Donostia inoiz ez bezala! Erlojuen merkatariaren elezaharra Gipuzkoako lehen Escape Street-a da, hiria ihes room erraldoi bihurtzen duen aire zabaleko abentura zirraragarria. Tablet eta motxila bat tramankuluz beteta ikusiko duzu Donostia, enigmak konpontzen, legenda ezkutuak aurkitzen eta merkatariaren erloju magikoaren misterioa argitzen.

 

Zergatik aukeratu Escape Street?

- Arakatu Donostia modu paregabean: Bizi ezazu esperientzia murgiltzaile bat bertako kaleetan zabiltzala.

-Taldeentzat aproposa: 2 eta 4 jokalari bitartean talde bakoitzeko,

gehienez 4 taldetan lehiatzeko aukerarekin (16 pertsona) aldi berean.

-Ez da esperientziarik behar: Ondo pasatzeko gogoa eta adimen pixka bat besterik ez.

-Adin guztietarako perfektua: Abentura ezberdin baten bila dabiltzan familia, lagun eta bikoteentzat gomendatutako jarduera. Ausartu zaitez zure burua desafiatzera eta Donostian ondoen gordetako sekretuak aurkitzera!

Enpresa hori definitzen duten balio horiek islatuta gelditu dira gure inguruko eraikinetan egin diren lanetan, esku-hartze txikienetik hasita, konplexuenera arte; kontuan izan gabe eraikin horien tipologia zein den, altuera, edota bolumena. Gainera, gure herri eta hirien ondare arkitektonikoa osatzen duten eraikinetan ere egin dituzte birgaitze-lanak.

Denboraren poderioz, enpresa hernaniar horrek aukera izan du teknika eta metodologia berriak ikasteko. Halaber, aliantzak sortu dituzte eta horrek guztiak balio izan die hondar-alea jartzeko eraikinen errehabilitazioaren sektorean.

Oraina errehabilitatzen dugu, geroa proiektatuz esloganarekin Kursaal Rehabilitaciones izenekoak aurrerapausoa eman du eta orain Kursaal Taldea izena hartu du. Hori ez litzateke posible izango enpresa osatzen duten profesionalen laguntza gabe eta etengabeko hobetzerako nahia edukiko ez balute. Langile horiek ziurtatzen dituzte kalitate handiko eta iraupen luzeko emaitzak, eta, beraz, gure ondarea zaintzen dute.

Gaur egun dugun egoera zein den jakinda, gizarteak orain ikusten du apustua egin behar dela egunerokotasunean konforta eskainiko duten eraikinen alde.

Horregatik guztiagatik, Kursaal Taldeak lanean jarraituko du gure ondasun higiezinen egoera eta kalitatea zaintzeko, bere bezeroei gertutasunetik gidatuz, emaitza bikainak lortzeko helburuz.

QRarekin ikusgai Kursaal Taldearen ikus-entzunezkoa:

INFORMAZIOA

Nondik hasten da?
Autonomia kalea 14

Zenbat irauten du?
120 minuntu

Autonomía Kalea 14, 20006 Donostia
escaperoomsansebastian.com
684 154 451

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!