Gipuzkoako Koparen aurreneko hiru tiraldiak jokatuta, gizonezkoen sailkapeneko buru dago Ibon Miner ereñotzuarra, 136 brilarekin, Mikel Arroiok eta Iosu Lazkanok baino bat gehiago. Oso gertu dira Aner Miner ereñotzuarra (134) eta Joxe Mari Etxebeste astigartarra (133) ere. Haien artean jokatuko dute txapela bihar, Gabirin, azkeneko tiraldian. Aurreko asteburuan, Lasarten, bigarren izan zen Aner Miner, 45 brilarekin, Jokin Izagirreren atzetik (47). Emakumezkoetan, bosgarren dago Rosa Santos astigartarra (91 brila), eta bederatzigarren Martxeli Kanflanka ereñotzuarra (60). Olatz Larrañaga (121) da sailkapeneko buru, alde nabarmenarekin.