Astigarragako Aiztondo eta Hernaniko Kantuz abesbatzek emanaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Gaur Astigarragako Andre Mari elizan arituko dira kantuan, arratsaldeko 19:30etan hasita. Bihar, larunbata, Hernaniko elizan arituko dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bi saioetan kantu berberak abestuko dituzte, baina orden ezberdinetan.
Bi emanaldietan Senda de la Montaña sopranoak abestuko du, Iñaki Gezala arituko da pianoan eta emanaldiaren zuzendaritza lanak egingo ditu Igor Arroyok.
Bi saioetan musikari berberak arituko badira ere, ezberdinak izango dira saioak, abestuko diren piezak berdinak izan arren, orden ezberdina edukiko dute. Hauek izango dira hamar piezak: Cœlos Ascendit Hodie (C.V. Standford); Tantum Ergo (Gabriel Fauré); Tantum Ergo (José Zaninetti); Ave Maria (Pietro Mascagni); Ave Maria, Caccini (Vladimir Vavilov); O Sacrum Convivium (Tomás Luis de Victoria); Bogoroditse Devo (Sergei Rachmaninov); Cantique de Jean Racine (Gabriel Fauré); Ave Verum Corpus (Mozart); Laudade Dominum (Mozart).