Iñaxio Sanzek gaur aurkeztuko du ibilbide laburren liburua

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 9a, 00:00

Gaur aurkeztuko du Iñaxio Sanz hernaniarrak Hernaniko ibilbide laburrak. Ezagutu zure herria pausoz pauso liburua. 18:30etan hasiko da ekitaldia, Sandiusterriko aretoan. Gidaria Amagoia Mujika Telleria kazetaria izango da. Sanzen liburuak Hernaniko Kaxkotik oinez abiatuta egin daitezken zenbait ibilbide erraz biltzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!