Bigarren postua ziurtatzeko aukera izan du Hernaniko Gipuzkoako 2. mailako taldeak asteburu honetan, baina ezin izan zuen Irungo Erroibide taldea mendean hartu.
Lehenengo laurdenean hobeto aritu zen Hernani, eta 14-19 aurretik jarri zen hasierako minutuetan. Hortik aurrera, ordea, Irungo taldearentzat izan ziren hiru laurdenak. Atsedenaldi luzera 31-29 iritsi ziren, eta azken emaitza 60-51 izan zen. Alderik haundiena (7 puntu) bigarren laurdenean eskuratu zuen Erroibidek.
Kontuak kontu, Hernanik ondo bideratuta dauka igoera fasea. Bigarren postuan esku eskura du, 8 garaipen baitauzka taldeak, eta hirugarren sailkatuak, liga amaitzeko 2 partiduren faltan, 6 garaipen ditu. Bigarren postuan bukatuko balu, Hernaniko kiroldegian jokatuko luke igoera faseko finalerdia.
Asteburu honetan Mondragon azken sailkatuaren aurka jokatuko du Hernanik, Arrasaten.
Garaipena lortu dute Mundarroko bi taldeek
Astigartarrei dagokienez, irabazi egin dute Mundarroko Gipuzkoako 1go mailako bi taldeek. Gizonezkoen mailan sekulako errepasoa eman zion Mundarrok AZ Casa de La Rioja taldeari. Etxetik kanpo jokatu arren, 44-74 gailendu ziren moreak.
Estuago joan ziren kontuak emakumezkoen ligan. Aspaldiko partez irabaztea lortu zuen Mundarrok; Donostiako Bera Bera taldea hartu zuen mendean, 47-52.