Hernaniko Kantuz abesbatzak eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak emanaldiak eskainiko dituzte apirilaren 11n, ostiralean, Astigarragako elizan, eta apirilaren 12an, larunbatean, Hernaniko parrokian.
Astigarragako kontzertua, ostiralean, 19:30etan hasiko da Hernaniko eta Astigarragako abesbatzekin. Zuzendari lanetan arituko da Igor Arroyo eta Senda de la Montaña León sopranoak abestuko du, Iñaki Gezalagarekin pianoan.
Hernanin ere Igor Arroyo, Senda de la Montaña León eta Iñaki Gezalagak gidatuko dute emanaldia, bi abesbatzekin batera, arratsaldeko 20:00etan hasita, datorren larunbatean.
Hamar kantu ordena aldatuta
Astigarragako eta Hernaniko emanaldietan egitaraua berdina izango da, kantatuko diren hamar abestien ordena aldatuz. Hauek izango dira piezak: Cœlos Ascendit Hodie (C.V. Standford); Tantum Ergo (Gabriel Fauré); Tantum Ergo (José Zaninetti); Ave Maria (Pietro Mascagni); Ave Maria, Caccini (Vladimir Vavilov); O Sacrum Convivium (Tomás Luis de Victoria); Bogoroditse Devo (Sergei Rachmaninov); Cantique de Jean Racine (Gabriel Fauré); Ave Verum Corpus (Mozart); Laudade Dominum (Mozart).