Ereñotzuko Ozenki abesbatzak beste kontzertu bat eskainiko du bihar, Donostiako Gros auzoko San Inazio elizan. Zaporeak elkarte solidarioaren aldeko kontzertua izango da, eta 19:30etan hasiko da. Ozenki eta Donostiko Eresmin abesbatzak arituko dira elkarrekin. Astero abesbatza ezberdinek hartuko dute parte San Inazio elizan, Zaporeak erakundearen alde. Apirilaren 12an Astigarragako Eragiyoken txanda izango da.