Igande honetan 50 urte beteko dira Zuburu edo Argarateko Harrien tontorrean buzoia jarri zela, eta hori ospatzeko mendi buelta eta bazkaria izango dira. Argarateko Harriak Aranoko (778 m) bidean daude, Etenetako zelaia pasata. Adarra mendiaren magalean eta Oindditik gertu.
1954garren urtean, lagun talde batek Kaiku taldea sortu zuen. Irizar taberna zuten bilduleku eta egun batean Hernani inguruko mendiren batean buzoia jartzea erabaki zuten, eta asko pentsatu eta gero Argarateko Harrietan jartzea erabaki zuten, oso mendi berezitzat jotzen zutelako.Garai hartako protagonistek uste dute garrantzizko dela orduko bizimodua nolakoa zen aipatzea: “Urte haietan gaztedia oso mugatuta zegoen eta egiten zuen edozein gauza kontrolpean zegoen. Kirola zen egiten uzten zitzaion gauza bakarra. Kaiku taldean futbolean eta eskubaloian jokatzeaz gainera, mendia zen zaletasun nagusienetakoa”. Mendiriz Mendi eta Mendigainekin elkarlanean aritzen ziren eta igandero egiten zituzten mendi martxak.
Igandeko ospakizunak antolatu dituztenek orduko Kaiku taldea zeinek osatzen zuten gogoratu dute. Besteak beste, Arturo Rodriguez, Jose Garcia, Felix Aranburu, Juan Manuel Irizar, Jose Etxarri, Jaime Gonzalez, Xabier Sistiaga, Juan Jose Telleria, Cesar Gonzalezek. Buzoia jartzeko ekitaldian amandre bat ere behar zutela eta Lupe Azpiazuk egin zuen lan hori, Asun Idigoras, Benita Imaz, Pili Imaz eta Txaro Azpiazu ere tartean zirela. Egun zoragarria pasa zuten. 1993an buzoi berria jarri zuten eta Arturo Fernandez eta Felix Armendarizen lana nabarmendu dute lan hartan.
Igandean, beste egun eder bat pasatzeko aukera dute: goizean mendira eta gero bazkaria Txantxangorrin.