Podiumera igotzetik gertu izan zen Hodei Lujanbio berriro, Talaia Bidea mendi lasterketan, iaz garaipena lortu ondoren. Goizuetarra laugarren sailkatu zen aurreko igandean, hirugarrena minutu bakarrera zuela. 2:21:33 denboran osatu zuen Donostiatik Hondarribiarako ibilbidea (30,8 kilometro), eta aurretik izan zituen Ander Iñarra (2:16:55), Amets Aramberri (2:19:33) eta Ibai Makazaga (2:20:28).
UZ Trail lasterketa ere jokatu zen aurreko igandean, Urretxun eta Zumarragan. Eta 23,4 kilometroko proban, 11garren sailkatu zen Libe Lafuente astigartarra. 3:01:39 denboran osatu zuen ibilbidea Lafuentek.