Palestinako sarraskiaren harira, ikastetxeek kontzentrazioa egin zuten Zinkoenean eta ikastetxe atarietan. Hernaniko ikastetxe guztiek bat eginik irakasle, ikastetxetako langile, familia zein herritarrak bildu ziren. «Erailtzen ari diren haurrak ere, gureak balira bezala sentitzen ditugulako, aski da! Eutsi Palestina! Israel kanpora!»