Hezkuntza Publikoko irakasleak ez ziren akordio batera iritsi astelehenean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin; eta beraz, asteartean hasi zituzten jarri zuten martxan bost eguneko greba deialdia. Atzokoa izan zuten bigarren greba eguna, eta gaur jarraituko dute. Apirilaren 1ean eta 2an izango dituzte azkeneko bi greba egunak. Sindikatuak eta Hezkuntza Saila ez ziren adostasunera iritsi, asteleheneko negoziazioetan. Astelehenean bertan, Hernaniko ikastetxe publiko guztietako irakasleek kontzentrazioan egin zituzten eskolen atarietan.