Punta-puntako bertso ekitaldia apirilaren 4an Erriberan, Kronikaren 25. urteurrena ardatz

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 00:00

Maialen Lujanbio Erriberan entzuteko aukera izango da apirilaren 4an.

Sarrerak salgai daude Kronikaren bulegoan (Larramendi kalea 11, Hernani) eta Astigarragako Ikatza tabernan, 10 euroan.

Bihar zortzi elkartuko dira Agin Laburu, Andoni Rekondo, Maialen Lujanbio, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariak, Astigarragako Erribera kulturgunean. Kronikaren 25garren urteurreneko ospakizunak aurrera doaz, eta hori ardatz hartuta, apirilaren 4an punta-puntako saioa izango da, berezia eta indartsua, gertuko bertsolariekin. Gai-jartzaile lanetan, gainera, Aritz Zerain arituko da.

Hortaz, saioan hartuko dute parte Kronikaren aurreneko lantaldeko hiru kideek, Agirrek, Zerainek eta Irazuk; eta baita gaur egun Kronikan kazetari den Rekondok ere. Bertsotan jarriko dute dantzan Urumea bailarako egunerokotasuna, eta azaleratuko dituzte Kronikaren inguruko hamaika kontu, anekdota eta xelebrekeria.

Bertso saiorako sarrerak salgai daude Kronikaren bulegoan bertan (Larramendi 11 behea, Hernani) eta Astigarragako Ikatza tabernan, 10 euroan.

San Joan egunaren bezperan beteko ditu Kronikak 25 urte, eta urteurren borobila ospatzeko hainbat ekintza izango dira urte osoan zehar. Otsailaren 13an izan ziren aurrenekoak, Hernaniko Bi­teri kultur etxean: Kronikaren ibilbideari errepasoa egiteko ma­hai-ingurua eta erakusketa. Bertso jaialdia da hurrengoa zita, eta ez azkena izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!