Ezin emozio haundiagoa izan zuen emakumezkoen Binakako Aizkolari Txapelketak, Urrestillan; eta egindako lanarekin asebeteta ez ezik, txapela jantzita bueltatu zen etxera Malen Barrenetxea hernaniarra. Karmele Gisasola 'Zelai III' mallabitarrarekin batera, garaipena lortu zuen, oso tarte txikiarekin: 6 minutu eta 19 segundutan bukatu zituzten lanak, Uxue Ansorregik eta Nerea Sorondok baino lau segundu azkarrago. Ez zen aparte izan txapelketako hirugarren bikotea ere: 6 minutu eta 30 segundu behar izan zituzten Oihana Fernandez de Barrenak eta Maika Ariztegik.