Ekaina

Andoni Rekondok, Eli Pagolak eta Andoni Mujikak, Gipuzkoakora pasea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 22a, 12:34

Andoni Rekondo, Elgetako saioan. Argazkia: Gipuzkoa Bertsotan

Elgetako saioa irabazi zuen Rekondok, eta sailkatze fasea osatuta, udazkenerako txartela lortu zuten hiruek.

 

Gipuzkoa Bertsotan sailkatze fasea amaituta, Urumea bailarako hiru bertsolarik lortu zuten txartela, udazkenean Gipuzkoako Txapelketan aritzeko: Andoni Rekondok, Eli Pagolak eta Andoni Mujika 'Anatx'ek. 

Larunbatean ziurtatu zuen pasea Rekondok, Elgetako saioa irabazita, aurreneko itzulian Oñatin egin bezala. 332 puntu eskuratu zituen hernaniarrak, eta bi itzulietako puntuak batuta, hirugarren onena izan zen bertsolari guztien artean, 678 puntu pilatuta. Maider Arregi oñatiarra (705,5 puntu) eta Ane Zuazubiskar arrasatearra (701,5 puntu) soilik izan zituen aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!