Parke eolikoak eta aldaketa klimatikoa hizpide hartuta, bi orduko eztabaida izan zen Sandiusterrin, Aritz Otxandianorekin eta Alain Arrutirekin. Postura kontrajarriak jarri zituzten mahai gainean, dozenaka entzuleren aurrean: «tokian toki» eragitearen garrantzia eta krisi klimatikoari aurre egiteko plan osatu baten beharra.