Azaroa

Marka berria jarri zuen Malen Barrenetxeak, 15 urteko aizkolarietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 26a, 11:18

Herri kirol jaialdi berezia prestatu zuten Martindegin, azaroaren 17rako; eta marka berria jarri zuten bi aizkolarik. Malen Barrenetxea hernaniarrak 15:27 denboran jarri zuen berea, 15 urteko aizkolarietan, oinbiko enbor bat moztuta. Nerea Arruti urnietarrak, berriz, kanako enborrarekin jarri zuen marka, eta 43 minutu eta 38 segunduan gelditu zuen kronometroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!