Hernani 0-3 gailendu zen Astigarragaren aurka, Txomiñenen, Herriarteko final hamaseirenetako joanekoan. Lehen kanporaketa bideratu zuten hernaniarrek. Ekhi Oses eta Lier Zugastik 22-10 irabazi zioten Imanol Ormazabal eta Oier Galarraga bikoteari kadeteen mailan. Jubeniletan, Xuban Iturbek eta Oihan Legarretak 22-15 lortu zuten garaipena bigarren puntua Hernaniri emanez; eta Josu Altunak eta Xabier Apaolazak 22-9 garaitu zituzten Aimar Mujika eta Oier Gurutzalde nagusietan.