Apirila

Hernaniko eta Astigarragako Udalek hiru helburu finkatu zituzten txotx garaiko eredua aldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 08:44

«Kezkatuta» agertu ziren Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea. 

Ohar bateratu baten bidez, txotx garaiko eredua aldatzeko hiru helburu finkatu zituztela jakinarazi zuten Hernaniko eta Astigarragako Udalek. Bi Udalen xedea da sagardoaren kultura urte osora zabaltzea, larunbatetan herrietara iristen den jendetza gutxitzea eta bi herrietako biztanleek plazak berreskuratzeko tresnak martxan jartzea. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!