Apirila

Bailarako sei bertsolari aritu ziren Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 08:32

Bi itzulitara jokatu zuten Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea.

Bost urteren ondoren, bueltan zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Udazkenean jokatu zen txapelketa, eta hilabete bukaeran hasi zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea; apirilaren 25ean izan zen lehenengo saioa Eskoriatzan, eta ekainaren 2an azkena, Hernanin.

Aurtengoan ere bertsolari ugarik eman zuten izena Gipuzkoa Bertsotan fasean. Guztira, 74 aritu ziren udazkenerako txartelaren bila, horietatik 6 bailarako bertsolariak: Andoni Mujika Izagirre 'Anatx' (Osiñaga), Arnaitz Lasarte Santa Kruz (Ereñotzu), Eli Pagola Apezetxea (Ereñotzu), Iker Ormazabal Ojeda 'Tturko' (Hernani), Ekain Tolaretxipi Errazti (Hernani) eta Andoni Rekondo Izagirre (Hernani). Epaileen artean ere bazeuden bailarako ordezkaririk, lan horretan aritu ziren baita Estitxu Agirre hernaniarra. Udazkenean, berriz, Amaia Otxotorena Gamio (Ereñotzu), Bakarne Urreaga Etxeberria (Hernani) eta Iñigo Legorburu Arregi (Hernani) aritu ziren epaile lanetan, txapelketa hastearekin batera. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!