Arrazakeriaren aurkako martxa egingo dute gaur, SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Euskadiko GGKEen koordinadorak antolatuta. Goizeko 11:30etan abiatuko dira Trintxerpeko azokatik, eta Donostiako Bulebarrean bukatuko dute martxa. Horrekin bat egin du Amher elkarteak, eta bertaratzeko, hitzordua jarri du 10:00etan, Hernaniko erdiguneko tren geltokian, 10:14etako trena hartzeko.