Gipuzkoako Kopa hasteko, tiraldia gaur Benta Berrin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 23a, 00:00

Gaur hasiko da bolako Gipuzkoako Kopa, eta Hernanin izango dute aurreneko tiraldia, Benta Berriko bolatokian. Goizeko 09:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara izango da tiraldia egiteko aukera, eta bailarako bolari ugari izango dira partehartzaileen artean. Denera, lau tiraldik osatuko dute Gipuzkoako Kopa: Idiazabalen, Lasarten eta Gabirin egingo dituzte beste hirurak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!