Astigarragako lehenengo bi taldeek partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburu honetan. Emakumezkoen Gipuzkoako 1go mailako taldeak partidu zaila izango du, Bergarako kiroldegian. Astigartarrek bederatzi partidu daramatzate garaipenik lortu gabe, eta beheko postuetara gerturatzen ari dira astez aste. Bergara, berriz, hirugarren sailkatua da, eta zazpi garaipen kateatu ditu azken jardunaldietan.
Gizonezkoen Gipuzkoako 1go mailako taldeak aldiz, aurreko asteburuan etxean Tolosako taldearen aurka garaipena lortu ostean, gaur jokatuko dute berriz ere herriko kiroldegian, Donostiako Axular taldearen aurka, arratsaldeko 18:00etan hasita. Bigarren faseko partidu guztiak irabazi ditu Donostiako taldeak, eta sailkapeneko lehenengo postuan iritsiko da Astigarragara. Mundarro ere bolada onean dago orain, lehenengo bi partiduak galdu arren, azken bi norgehiagoketan eskuratu baitu garaipena.
Hernaniarrek dekantsua izango dute asteburu honetan. Igoera fasea dute jokoan, eta sailkapenean bigarren postuan kokatzen dira gaur gaurkoz. Datorrenean jokatuko dute, martxoaren 30ean Goierriko Modelos Ezguba taldearen aurka, Hernanin bertan arratsaldeko 16:00etan.