Amaitu da Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan herriz herriko kanporaketa fasea eta zazpi herrialdetako finalak jokatuko dira bihar. Bailarako hamalau bikote arituko dira fase honetan, horietatik hamahiru Gipuzkoako finalean eta Goizuetako bakarra Nafarroakoan.
Gipuzkoako finala Itsasondoko plazako frontoian 15:00etan jokatuko da eta bertan 115 bikote arituko dira musean. Ereñotzu eta Hernanitik sailkatu diren hamahiru finalistak ondorengoak dira: Joxan Egaña-Hodei Egaña (Ereñotzu), Dani Vázquez-Isi Álvarez (Ereñotzu), Bittor Loran-Ander Polaina (Ereñotzu), Xabier Lizeaga-Joxeba Lizeaga (Hernani), Borja Tejedor-Iker Zurutuza (Hernani), Gorka Lekuona-Iraitz Irazu (Hernani), Asier Polaina-Zuhaitz Carretero (Hernani), Ibon Toledo-Asier Ugalde (Hernani), Joseba Olazagirre-Oier Lujanbio (Hernani), Gaizka Gonzalez-Andoni Balda (Hernani), Aiatz Hernani-Ander Lizeaga (Hernani), Ander Gonzalez-Unai Zamarreño (Hernani) eta Garikoitz Paskual-Joxemi Aierbe (Hernani).
Nafarroa Garaiko finala Iruñeako Alde Zaharreko Arrano elkartean hasiko da goizeko 08:30etan. Guztira 180 bikoterekin hasiko da jokoa. Goizuetako txapela irabazi zuten Jon Urdanpilleta eta Oier Miranda.
Apirilaren 5ean jokatuko da final haundia Gasteizen
Euskal Herriko Mus Txapelketako final nazionala Gasteizeko Toki Eder ikastolak jokatuko da apirilaren 5ean, 10:00etan hasita. Zazpi herrialdetako 128 bikotek jokatuko dute final haundi hori. Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 10 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 6 bikote sailkatuko dira. Beraz biharko helburua 32 bikote onenen artean sailkatzea izango da.